txt2tags - testu formateatze eta bihurtze tresna
txt2tags [aukerak] [FITXATEGIA...]
txt2tags markatze minimoa duen testu fitxategi bat irakurri
eta ondoko helburuetara bihurtzen du: ASCII Art, AsciiDoc,
Creole, DocBook, DokuWiki, Eskuliburu Orria
(man), Google Code Wiki, HTML, LaTeX, Lout,
MagicPoint, MoinMoin, PageMaker, PmWiki,
SGML, Testu Soila, Wikipedia eta XHTML.
Eskuliburu orri hau txt2tags-ek sortua da testu fitxategi
soil batetik. Testu fitxategi bera HTML-ra bihurtu da eskuliburuaren sareko
bertsiorako.
Iturburu BAT, helburu ASKO - http://txt2tags.org
Goiburukoak Iturburu fitxategiaren lehenbizko 3 lerroak
Izenburua = hitzak =
Zenbakitutako izenburua + hitzak +
Iruzkina % iruzkinak
Lerro bereizlea -----------------------...
Lerro lodia =======================...
Irudia [fitxategia.jpg]
Estekak [etiketa url]
Lodia **hitzak**
Etzana //hitzak//
Azpimarratuta __hitzak__
Marratua --hitzak--
Tarte bakarrekoa ``hitzak``
Testu gordina ""hitzak""
Etiketatua ''hitzak''
Paragrafoa hitzak
Aipamena <TAB>hitzak
Zerrenda - hitzak
Zenbakitutako zerrenda + hitzak
Definizioen zerrenda : hitzak
Taula | gelaxka1 | gelaxka2 | gelaxka3...
Hitzez hitzeko lerroa ``` hitzak
Lerro gordina """ hitzak
Etiketatutako lerroa ''' hitzak
Hitzez hitzeko area ```
lerroak
```
Area gordina """
lerroak
"""
Area etiketatua '''
lerroak
'''
-
--art-chars=PATROIA
- ASCII Art apainketarako erabiliko diren karaktereak definitzeko
PATROIA ezarri, ondoko ordenean: Erpina, ertza, aldea, barra1,
barra2, maila2, maila3, maila4, maila5. Defektuzko patroia +-|-==-^"
da. Aukera hau ASCII Art helbururako erabiltzeen da bakarrik.
-
-C, --config-file=FITXATEGIA
- Konfigurazioa kanpoko FITXATEGIA fitxategitik irakurri.
Konfigurazioak %!gakoa:balioa formatua izan behar du. EZARPENAK
atala ikusi xehetasunentzako.
-
--css-sugar
- CSS-rekin jatorrak diren etiketak txertatu. HTML eta XHTML helburuen kodea
CSS fitxategiekin erabiltzeko hobetzen du. Etiketen atributuak kentzen
dira, aurkezpen etiketak sahiesten dira, goiburukoak H1, H2 eta H3
etiketekin egiten dira, eta DIV berriak sortzen dira: #header,
#body, .toc.
-
--css-inside
- CSS fitxategiaren edukiak HTML/XHTML goiburuetan txertatu. --style erabili
CSS fitxategia zehazteko.
-
--dump-config
- Topatutako konfigurazio guztia inprimatu eta irten.
-
--dump-source
- Dokumentuaren iturburua inprimatu, barneratzeko (%!include) guztiak
txertatuta.
-
--encoding=KODEKETA
- Iturburu fitxategian erabiltzen den karaktere kodeketa KODEKETA-ra
ezarri. Adibidez UTF-8 edo iso-8859-1.
-
--gui
- Tk Interfaze Grafikoa abiatu.
-
-h, --help
- Laguntza mezua inprimatu eta irten.
-
-H, --no-headers
- Goiburukoa eta oinaren informazioa helburutik kendu. Edukia (gorputza)
bakarrik ikusiko da.
- Goiburukoa eta oinaren informazioa helburuan erakutsi. Defektuz gaituta.
-
--height=ZENB
- Irteeraren altuera ZENB zutabeetan finkatu. Aukera hau ASCII ART
helburuarekin bakarrik erabiltzen da, --slides baita erabiltzen bada.
-
-i, --infile=FITX
- FITX zehaztu sarrera fitxategi bezela, iturburu dokumentua. '-' erabili
iiturburuak STDIN-etik irakurtzeko.
-
--mask-email
- Epostak spam robotengandik ezkutatu. @ eta puntuak kentzen ditu.
foo@bar.com helbidea <foo (a) bar com> bihurtzen du.
-
-n, --enum-title
- Gaitu izenburuen zenbakitze automatikoa. Aurrizki moduan 1, 1.1, 1.1.1,
... erabiliko dira.
-
--no-dump-config
- --dump-config aukera ezgaitzen du.
-
--no-dump-source
- --dump-source aukera ezgaitzen du.
-
--no-encoding
- Kodeketaren ezarpena garbitu.
-
--no-enum-title
- Izenburuen zenbakitze automatikoa ezgaitu.
-
--no-infile
- Aurreko infile guztiak kendu.
-
--no-targets
- --targets aukera ezgaitzen du.
-
--no-mask-email
- Epostaz izkutatzea ezgaitu.
-
--no-outfile
- Aurreko outfile guztiak kendu.
-
--no-quiet
- Mezuak erakutsi, --quiet aukera ezgaituz.
-
--no-rc
- Ez irakurri ~/.txt2tagsrc erabiltzailearen konfigurazio fitxategia.
-
--no-slides
- Diapositibak ezgaitu.
-
--no-style
- Estilo ezarpenak garbitu.
-
--no-toc
- Helburuan Edukien Taula kendu.
-
--no-toc-only
- --toc-only aukera ezgaitzen du.
-
-o, --outfile=FITX
- FITX zehaztu irteera fitxategiaren izen bezala. '-' erabili helbura
STDOUT-era bidaltzeko.
-
-q, --quiet
- Modu geldia. Irteera mezurik ez, erroreak ezik.
-
--rc
- Erabiltzailearen ~/.txt2tagsrc konfigurazio fitxategia irakurri. Defektuz
gaituta.
-
--slides
- Irteera aurkezpen diapositiba bezala formateatu. Aukera hau ASCII Art
helburuarekin bakarrik erabiltzen da.
-
--style=FITX
- FITX erabili dokumentuaren estilo moduan. HTML/XHTML dokumentuen CSS
fitxategiak edo LaTeX paketeak definitzeko erabilia. Aukera hau askotan
erabili daiteke fitxategi bat baino gehiago sartzeko.
- -t,
--target=MOTA
- Helburuko dokumentuaren mota MOTA-ra ezarri. Gehien erabilitako
helburuak: html, xhtml, tex, man, txt.
--targtets aukera erabili eskuragarri dauden helburu guztiak ikusteko.
-
--targets
- Eskuragarri dauden helburu guztiak erakutsi eta irten.
-
--toc
- Edukien Taula (TOC) automatiko gehitu helburu dokumentura, Goiburukoa eta
Gorputzaren artean. TOC-aren kokapena %%TOC makroarekin zehaztu dezakezu.
-
--toc-level=ZENB
- Edukien Taularen maila (sakonera) maximoa ZENB-en ezarri.
ZENB baino sakonago dauden izenburuak ez dira Edukin Taulan
sartuko.
-
--toc-only
- Dokumentuaren Edukien Taula inprimatu eta irten.
-
-v, --verbose
- Bihurketaren bitartean mezu informatiboak inprimatu. Aukera hau behin
baino gehiago erabili daiteke jasotako mezu kopurua handitzeko.
-
-V, --version
- Programaren bertsioa inprimatu eta irten.
-
--width=ZENB
- Irteeraren zabalera ZENB zutabeetan finkatu. Aukera hau ASCII Art
helburuarekin bakarrik erabiltzen da.
Iturburu fitxategiak gehienetan .t2t luzapenarekin
identifikatzen dira (nirefitx.t2t adibidez). Zure iturburuak hiru area eduki
ditzake:
- Goiburukoa
(aukerakoa)
- Fitxategiaren lehenbiziko hiru lerroak. Zuriz hutsi behar ez badituzu.
Dokumentuaren izenburu, egile, bertsio eta datarentzako erabilita.
- Ezarpenak
(aukerakoa)
- Goiburukoaren ondoren hasten da (4. edo 2. lerroa) eta Gorputza hasten
denean bukatzen da. Konfiguraziorako erabiltzen da, %!gakoa: balioa
formatuan.
- Gorputza
- Goiburukoaren ondoren, baliozko lehenbiziko lerroan hasten da (iruzkin edo
ezarpena ez dena) eta dokumentu bukaerarekin amaitzen da. Dokumentuaren
edukientzakoe erabiltzen da.
Ezarpenek, aukeren antzera, txt2tags pertsonalizatzea
ahalbidetzen dute. Hiru lekutan erabil daitezke: iturburu dokumentuaren
Ezarpenak arean, ~/.txt2tagsrc fitxategian, --config--file aukerarekin
zehaztutako kanpoko fitxategi batean.
- %!target
- Helburu formatua ezartzen du, --target-ekin bezala. Adibidez:
%!target: html
- %!options(target)
- Helburu bakoitzerako aukera lehenetsiak zehazten ditu. Komando lerroko
aukerak erabili behar dituzu. Adibidez:
%!options(html): --toc --toc-level 3 --css-sugar
- %!includeconf
- Kanpoko fitxategi batetik unekoan ezarpenak txertatzen du, --config-file-k
bezala. Adibidez:
%!includeconf: nirekonfigurazioa.t2t
- %!style
- Dokumentuan erabiltzeko estilo fitxategia ezartzen du, --style-k bezala.
Adibidez:
%!style: koloreak.css
- %!encoding
- Dokumentuko karaktere kodeketa adierazteko, --encoding-ek bezala.
Adibidez:
%!encoding: UTF-8
- %!preproc
- Iturburu dokumentuko Gorputza aldatzeko erabiltzen den bilatu/ordeztu
iragazkia, txt2tags-ek inolako analisia egin BAINO LEHEN. Bilaketak
Python-eko adierazpen erregularrak erabiltzen ditu. Adibidez:
%!preproc: "JJS" "John J. Smith"
- %!postproc
- Sortutako dokumentua aldatzeko erabiltzen den irteerako bilatu/ordeztu
iragazkia, txt2tags-eko prozesu osoaren ONDOREN. Bilaketak Python-eko
adierazpen erregularrak erabiltzen ditu. Adibidez:
%!postproc(html): "<B>" "<STRONG>"
Komandoek bihurketa garaian atazak burutzen dituzte. Iturburu
dokumentuaren Gorputzean jarri behar dira.
- %!csv: fitxategia.csv
- Kanpoko CSV fitxategi bat txertatzen du taula moduan.
- %!include: fitxategia.t2t
- Dokumentuan txt2tags fitxategi bat txertatzen du.
- %!include: ``fitxategia.txt``
- Dokumentuan testu fitxategi bat txertatzen du (hitzez hitz).
- %!include: fitxategia.html
- Dokumentuan dagoeneko etiketatutako fitxategia txertatzen du.
Makroak zure dokumentuan eduki dinamikoa sartzeko lasterbide
baliagarriak dira. Ituruburuko Gorputzean jarri behar dira. %%toc ezik,
makro guztiak %Y eta %f bezalako parametro bereziekin pertsonalizatu
daitezke. Begiratu txt2tags-en Erabiltzaile Gida xehetasunetarako.
- %%date
- Uneko data txertatzen du. Defektuzko formatua %%date(%Y%m%d) da, UUUUHHEE
ematen duena.
- %%infile
- Iturburu fitxategiaren bidea txertatzeko. Defektuzko formatua %%infile(%f)
da. Dokumentuaren oinean [[Ikusi %%infile iturburua]] bezalako estekak
jartzeko erabilgarria.
- %%mtime
- Iturburu fitxategiaren aldaketa data txertatzeko. Defektuzko formatua
%%mtime(%Y%m%d) da, UUUUHHEE ematen duena.
- %%outfile
- Irteerako fitxategiaren bidea txertatzeko. Defektuzko formatua
%%outfile(%f) da. "Hau manpage-eu.man fitxategia da" bezalako
aipamenentzako erabilgarria.
- %%toc
- Edukien Taula non agertu behar den zehazten du. Behin baino gehiagotan
adieraz dezakezu. Ohartu --toc aukera erabili beharko duzula baita ere.
- ~/.txt2tagsrc
- Erabiltzailearen defektuzko konfigurazio fitxategia.
- T2TCONFIG
- Null ez bada, erabiltzailearen defektuzko konfigurazio fitxategiaren bide
osoa adierazten du.
Aurelio Jargas <verde@aurelio.net>
Eskuliburu orriaren euskara itzulpena Ales Zabala Alava-k (Shagi)
<shagi@gisa-elkartea.org> egin du.
Copyright (C) 2001-2010 Aurelio Jargas, GNU GPL v2